Zuntz optikoa suteen kontra

Cerberus Guinard enpresak prestaturiko laserrak tuneletako suteak berehala detektatzen ditu.

Errepide eta trenbideetako tuneletan suteen kontrako segurtasuna guztiz garrantzitsua da. Tunelera sartu eta jendea tunelaren barrutik ateratzeko egoten diren zailtasunak handiak izaten dira. Horregatik sua piztuz gero, berehala detektatu eta non dagoen berehala jakitea komeni da. Horretarako Cerberus-Guinard enpresak detektore berria prestatu du: Fibrolaser II izenekoa.

Tuneleko luzera guztian dagoen zuntz optikoa laser-izpi batek korritzen du. Punturen batean suagatik tenperatura igotzen denean, argiak zuntz optikoan duen hedapena aldatu egiten da. Aldaketa horiek analizatuz, Fibrolaser II detektoreak sua non dagoen esaten du, tenperatura kalkulatzen du eta nora hedatzen ari den adierazten du. Horrela alerta-seinalea jo eta erreskate-taldeek lana azkar eta egoki egin dezakete.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila