Fluido batzuetan posible da zuloak egitea bibratzen ari direla. Ikertzaile batzuek esperimentuak egin dituzte arto-irinez eta urez osatutako nahasteekin, eta 120 hertzeko frekuentziatik gora zuloak egin daitezkeela eta zulo horiek mantendu egiten direla ikusi dute.
Fenomeno hori partikulak abiadura handiz mugitzen direlako gertatzen dela uste dute, eta aurkikuntza horrek fluido pikortsuen portaerari buruzko informazio garrantzitsua ekar lezakeelakoan daude.