Laranjak, limoiak, mandarinak, arabi sagarrak... fruta preziatuak dira. Izan ere, C bitaminaren iturri paregabea dira. Orain, gainera, jakin dute fruta horiek badutela beste osagai bat benetan onuragarria: limonina.
Hain zuzen ere, hainbat minbizi-mota saihesten laguntzen du. Zehazki, emaitza onak eman ditu ahoko, azaleko, biriketako, bularreko, urdaileko eta koloneko minbizien aurka.
Limonina C bitamina bezain ugaria da zitrikoetan, eta estraktu moduan ere har daiteke. Gainera, badirudi odoleko kolesterol-maila jaisteko ere lagungarria izan daitekeela.