Zientziaren izenean

Japoniak, “Balearen Arrantza Zientifikoa” sortu duen nazioak, orain “Ikerketa-Arrantza” asmatu du bere ekonomiaren onurarako. Indiako Ozeanoan bizi den hegoaldeko atun urdina desagertze-arriskuan dago Australia, Zeelanda Berria eta Japoniako arrantza-floten ondorioz, eta duela urte batzuk arrain horren arrantza murrizteko itun bat sinatu zuten hiru herrialdeek.

Ikerketaren ondoren arraina saldu egingo dutela azaldu dute jaoniarrek.

Japoniako gobernua, ordea, ez dago ados ezarri zaizkion arrantza-kuotekin eta Indiako Ozeanoan ikerketa sakona egiteko asmoa du zona horretan atun urdina uste baino hedatuagoa dagoela frogatzeko asmoz. Harrapatutako arrainak, ikerketaren ondoren, beti bezala saldu egingo dituztela azaldu dute ordea, eta Australia eta Zeelanda Berriak gogorki gaitzetsi dute proiektua. Hauen ustez, arrantzontziei ikerketa-ontzien lizentzia emanez gero arrantza gehiago egingo dute japoniarrek, atun urdina arriskuan jarriz.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila