Zientziaren izarrak

Emakumeak, itzaletik argira

zientziaren-izarrak-emakumeak-itzaletik-argira
Arg. Elhuyar
Urte luzez Elhuyar aldizkarian Istorioak atala idazten aritu ondoren, Egoitz Etxebeste Adurizek “Zientziaren izarrak. Emakumeak, itzaletik argira” liburua argitaratu du, Elhuyarren eskutik. Istorioen bilduma berri honek emakumeengan jarri du begirada, eta emakume aitzindari eta borrokalariei ahotsa eman die. 
 
Emakume horien lekukotzak agerian uzten du zenbatetan gutxietsi zuten haien lana, eta zenbat arazori egin behar izan zioten aurre. Hori dena, Etxebesteren estilo pertsonalean kontatuta, Manu Ortega marrazkilariaren marrazkiez horniturik.
 
Aurretik “Lunatikoak. Zientziaren bidezidorretatik” liburua argitaratu zuen, hura ere zientzialarien istorioez beterik. Oraingoan, liburu berriaren argitarapenak bat egin du Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin. Elkarren liburu-dendetan dago eskura, eta online erosteko aukera ere badago,  Elhuyarren webgunean
 

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila