Zenith-en multimedia PC-a

Zenith Data Systems etxea Windows interface grafikoa erabiliz multimedia arloan lan egiteko balioko duen PC berria sortzeko ikerketak burutzen ari da.

Etxe honen aurrikuspenen arabera, makina berri hau 1991. urtearen erdi aldera egongo da kalean eta Windows Multimedia softwareaz gain MS-DOS sistema eragilearen 5.0 bertsioa instalatuta edukiko du disko gogorrean.

Enpresa honetako Produktuen Garapenerako lehendakariordeak adierazi duenez, multimedia ordenadore honek bideo-, soinu- eta CD-ROM zerbitzuak eskainiko ditu. Hasiera batean batez ere hezkuntza eta simulazio-aplikaziotarako izango bada ere, gerora ordenadore honen erabilera esparru zabalagora hedatuko den esperantza osoa dute.

Makina honekin batera Bull HN Worldwide enpresak ImageWorks sistema kaleratuko du. Sistema hau dokumentuak maneiatzeko sistema da eta testu-, grafiko- nahiz irudi-fitxategiak erabiltzeko aukera eskaintzen du.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila