Aurkitu berriak dituzte orain arte ezagutzen diren zenbaki lehen biki handienak.
Zenbaki lehen bikiak 11 eta 13 edo 17 eta 19 eta antzekoak dira, hau da, bi unitateko aldea duten bi zenbaki lehen dira. Zenbaki lehena, berriz, 0 edo ±1 izan gabe 0 edo ±1 zenbakiez izan ezik, beste inolako zenbaki osoz zatitu ezinekoak dira. 11 eta 13 bezalaxe, 209.267 eta 209.269 ere zenbaki lehen bikiak dira, baina Alemaniako Paderborn-eko Unibertsitatean Antal Jarai eta Karl-Heinz Indlekofer-ek orain arte ezagutzen diren handienak aurkitu dituzte: 2409110779845 . 260000-1 eta 2409110779845 . 260000+1.