Zementu sintetiko berria

Britainia Haundian asmatu berri dute KH-092 bataiatu duten zementu sintetikoa. Zementu arruntek baino bi aldiz erresistentzia handiagoa du eta azido nahiz alkaliek ez diote erasotzen; ezta disolbatzaile gehienek ere.

Zementu hau zazpi ordutan gogortzen da eta bere erresistentzia osoa hiruzpalau egunetan lortzen du. Horri esker, konponketak asteburuan egin eta hurrengo astelehenerako obrak lanerako prest egon daitezke.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila