Zelula-hazkuntzaren ingurune naturala berregiteko sistema

Zelula-hazkuntzaren ingurune naturala berregiteko sistema
2009/11/01 | Elhuyar

DRO Biosystems euskal bioenpresak metodo berri bat lortu du zelula atxikien hiru dimentsioko hazkuntzarako. Metodo horri esker, laborategian sortu ahal izango dute animalien ehun gehienetako zelulen hazkuntza-ingurune naturala.

Azken ikerketek erakusten dutenaren arabera, komenigarria da zelulak hiru dimentsioko egitura estatikoetan haztea. Gainera, aukera hori da denetan fidagarriena pazienteek tratamendu jakin batzuei emango dieten erantzuna iragartzeko. Halaber, sistemarik egokiena da gero tratamendu terapeutiko gisa erabiliko diren zelulak sortzeko.

1
258
2009
11
011
Bioteknologia
Albisteak
14
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila