Lehenengo aldiz, enbrioien zelula ametatik abiatuta, giza bihotz-ehuna sortu dute laborategian. Israelgo Technion Teknologia Institutuan egin dute ikerketa eta, diotenez, ehun horrek ez du soilik ehun kaltetuak ordezkatzeko balioko; botika berriak probatzeko, ikerketa genetikoak egiteko eta bihotzari eragiten dioten faktoreak aztertzeko ere erabil omen daiteke.