Zein dago mamutetaik gertuen?

Siberian aurkitutako mamuten aztarnetatik ADN laginak hartu eta analizatu egin dituzte Londreseko Unibersitateko ikertzaileek.

Emaitzak eta gaur egungo elefanteen analisienak konparatu eta espezie horien eboluzio-zuhaitza osatu nahi izan da. 14.000 urteko aztarna horiek gaurko elefante afrikarrarekin asiarrarekin baino zerikusi handiagoa dutela ondorioztatu dute zientzialariek. Aurretik egindako ikerketetan, ordea, asiarrarekin lotura genetiko handiagoa ikusi zen. Dena dela, Londreseko zientzialarien ustez, analisi horiek familia osoarentzat adierazgarriak izan ez daitezkeen ezaugarrietan oinarritu ziren. Oraindik ezin da teoria bat baztertu, behar adina datu-kopururik ez dagoelako. Baina gaurko bi espezieen arteko ezberdintasuna mamuten eta elefanteen artean dagoena baino handiagoa dela baieztatu dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila