Inoiz galdera hori bururatu bazaizu irakurle, hona hemen erantzun batzuk. Ecologia izeneko aldizkariak bildutako datuen arabera, naturari eragindako kalteek, planeta osoarengan duten eraginez gain, berebiziko diru-galerak sortzen dituzte. Ingurugiro triskantza bakoitzaren kostua zenbatekoa den jakitea ez da batere erraza, baina batezbesteko datuak ematera ausartu dira.
Esate baterako, Txernobilgo istripu nuklearrak sortutako kalte materialek 350.000 milioi dolarreko kostua izan du orain arte; ondorioz, Ukraniak bere Barne Produktu Gordinaren (BPG-ren) % 11 inguru horretara zuzendu behar izaten du urtero.
Bestalde, gure hirietako trafiko-arazoen kostu ekonomikoa 18 bilioi pezetakoa da Europako Batasunean; jakina denez, energia eta erregaien gastuei, lan-ordutako galera edota azpiegituretan sortzen diren kalteak gehitu behar zaizkie. Kalteak konpontzea bada, nahikoa garestia suertatzen zaigu. Kostu handia du baina balio, gehiago balio du oraindik.