Zahartzaroko erotasuna garaitze bidean

td class="art-testua" valign="top">

Alzheimer-en eritasuna edo zahartzaroko erotasuna erotasun guztien %70en errudun da. Oraintsu aurrerapauso garrantzitsu bat eman da eritasun honen aurka. Konrad Byreuther biologoak eritasuna eragiten duten geneak identifikatu berri ditu.

Gene hauek lotan egoten dira, baina une batean lanean hasten dira –zahartzaroan batez ere– eta neuronen mintzei erasotzen dien albumina bat sortzen dute. Neuronak hondatuak geratzen dira eta gaisoak ezin ditu bere ekintzak kontrolatu. Bukaerako fasean eria landare moduko bilakatzen da: ezin du arrazonatu , ezta bere kabuz jan, jantzi edo beste gauzarik egin ere. Besteengandiko dependentzia osoa du.

Bost urteren buruan eta injinerutza genetikoaren laguntzaz, eritasun hau garaitua izango dela uste da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila