Yanomani-en itxaropena gauzatuko ote?

"Elhuyar. Zientzia eta Teknikaren 1992.eko otsaileko alean yanomaniak beren lurraren jabe izan zitezkeenaren berri eman genuen. Ale honetan, berri itxaropentsu hau zehaztu beharrean gaude; gauzak ez bait doaz behar den bidetik.

Brasilgo lehendakariak atzeratu egin du yanomaniei lurrak emateko hartutako erabakia. Erabaki honen arrazoia, azterketa sakonagoak egiteko premia omen da. Gainera, azterketa berriak burutzeko epe-mugarik ez da jarri.

Ostera yanomanien osasun-egoera gero eta larriagoa da; une honetan egun biz yanomani bat gaixotasunez hiltzen bait da. Aldi berean urre-bilatzaileek edo garinpeiroek bereak eta bi egiten segitzen dute.

Egoera honen aurrean, yanomaniak XXI. menderarte bizirik iritsiko diren ez dago batere garbi.

Gobernuak hartutako erabakiaren atzean indar armatuak omen daude, hauek botere ekonomikoaren morroi direlarik.

Ahots asko azaldu da yanomanien eskubideen alde, baina ekonomi erizpide hutsek agintzen duten bitartean itxaropen gutxi egongo da yanomanientzat.

Jarrai iezaguzu

Zu idazle

Zientzia aldizkaria

azken alea
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.