Xiringa gehiagorik ez

Gizakion larruazalaren kanpoko geruza erabat iragazkaitza da; izan ere, bere eginkizun nagusiak gorputzeko likidoak gordetzea eta gorputza kanpo-ingurunetik babestea dira. Baina iragazkaiztasun hori uhin akustikoen bidez hautsi daiteke, Massachusettse-ko Teknologia Institutuko ikertzaileek aurkitu dutenez.

Ikertzaile hauek diabetikoentzako glukosa-testak egiteko aparatu bat garatzen ari dira, xiringak ordeztuko dituena eta testak egitea erabat erraztuko duena. Aparatuak pilaz elikaturiko ultrasoinu-sorgailu bat darama, kanpo-geruzaren zelula hiletan pitzadurak sortzen dituena eta larruazala iragazkor bihurtzen duena. Ultrasoinuak erabili ordez laser-pultsuak ere erabil daitezke, baina hori arriskutsua eta mingarria ere izan daiteke zenbaitzutan.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila