X kromosomak esperma gutxi ekoiztearen erantzule

Batzuetan, bizitza osoko egiak gezur bihurtzen dira bat-batean. Orain arte, gizonezkoen ezaugarriez Y kromosoma eta emakumezkoen ezaugarriez X kromosoma arduratzen zirela ikasi izan dugu.

Massachusetts-eko eta Maryland-eko zientzialariek arratoiekin egindako esperimentuaren emaitzen arabera, ordea, espermaren ekoizpenaren lehenengo urratsekin zerikusia duten geneen ia erdiak emakumezkoaren X kromosometan daude. Beraz, baliteke espermaren ekoizpena txikia izateagatik gertatzen den antzutasuna amak semeari igarotako gaixotasuna izatea.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila