Elhuyar Fundazioa
Ez omen da oso birus arriskutsua, baina hau da birus batek Windows eta Linux kutsa ditzakeen lehen aldia. W32.Winux izeneko birus honek ez du kalte handirik egiten, baina Windows eta Linux-en dabiltzan programa guztiak kutsa omen ditzake. Bi sistema eragileak kutsatzeko gaitasun hori, mihiztadura-lengoaian idatzita dagoelako omen da.