2023ko azaroan, NASAko ingeniariek Voyager-1 zundaren informazioa jasotzeari utzi zioten, lehen aldiz. Voyager-2 bezala, 1977an jaurti zuten espaziora, eta, gerozik, informazioa bidaltzen aritu da. Bere ahizpak, berriz, lehen izan zuen eten bat, baina orduan ere lortu zuren konexioa berreskuratzea. Biak ere inoiz gizakiak sortutako tresna batek bidaiatu duen urrunenera iritsi dira: heliosferatik ateratzea lortu dute, nahiz eta, oraindik ere, Eguzkiaren grabitazio-eremuak zedarritzen duen ingurunean jarraitzen duten.
Bidaian bidali dituzten datuak funtsezkoak izan dira eguzki-sistema ezagutzeko. Horregatik, Voyager-1aren datuak jasotzeari utzi ziotenetik, lanean aritu dira konpontzeko. Lehenik, akatsa non zegoen aurkitu behar zuten. Itxuraz, datuak bidaltzeko haiek paketatzeaz arduratzen zen ordenagailua matxuratuta zegoen; zehazki, memoria-txipetako bat zegoen hondatuta. Hortaz, berriro programatu dute, hura erabili beharrik ez izateko. Hala, bost hilabeteko etenaren ondotik, idatu telemetrikoak berreskuratu dituzte, eta, laster, informazio zientifikoa ere berriz jasotzea espero dute.
NASAk lorpen handitzat jo du konpondu izana. Kontuan izan behar da misioak bost urte iraungo zituela aurreikusi zutela; hortaz, errekor guztiak hautsi ditu. Bidean, Voyager zundak ezagunak bihurtu dira herritarrentzat, besteak beste, “puntu urdin margul bat” deitutako argazkiari eta disko urrekaren istorioari esker.
Elhuyarrek garatutako teknologia