Venezia uholdeetatik babesteko ideia bat garatu dute Paduako unibertsitateko ikertzaile batzuek. Funtsean, hiriaren azpian, 800 bat metroko sakoneran, fluidoak ponpatzean datza ideia. Hamar urteko ponpaketarekin hiria 30 zentimetro igoko litzatekeela diote adituek, eta, hala, hesi gisa eraikiko dituzten ate mugigarriekin batera, Venezia osoa urak ez estaltzea lortuko omen da.