Karraskari-familia bat duela hamaika milioi urte inguru desagertu zela uste zuten (orain arte fosiletan baino ez zuten ikusi); eta, hara non Laoseko azoka batean familia horren ondorengo bat aurkitu duten salgai. Katagorriaren antzeko karraskari horri kha-nyou deitzen diote han, eta zientzialariek Laonastes aenigmamus izena jarri diote.