Ikerle japoniarrek usainak pisatzeko sistema berezia asmatu dute. Tokioko Teknologi Institutuan emaitza hori lortu dute balantza ultrasentikorra erabiliz. Balantza horrek gramoaren mila milioirena bereizten du eta usaimen-zelulen antzera mintz lipidiko artifizialez estalitako koartzozko kristalak ditu.
Ekipamendu horren bitartez usaimen-substantzia desberdinen pisua erregistratu ahal izan da. Teknika honek perfumegintzako industrian izango du aplikaziorik, baina horrez gain zientzilariei usaimen-mekanismo konplexuak argitzen ere lagunduko die.