Joan den urtea, tenperatur erregistroak hasi zirenez gero urterik beroena izan da. Ingalaterrako East Anglia unibertsitateko meteorologoek aztertu dutenez, 1988.a 1950-1979 bitarteko batezbesteko tenperatura baino 0,34ºC beroagoa izan da eta gainera, mende honetako bederatzi urte beroenetatik zortzi 1980.eko hamarkadan gertatu dira. Berotze-joera iraunkorra den ala ez edota berotegi efektuaren ondorio den ala ez esaterik ez dago. Alabaina, izandako berokuntza berotegi efektua adierazten duten ereduekin bat dator.