Izarrak zer distantziatara dauden kalkulatzeko erreferentzia zuzendu behar da
Kilogramoaren definizioa nola eman behingoz zehaztu nahian dabiltzan honetan, distantzia kosmikoak kalkulatzeko erabiltzen den erreferentzia ere zuzendu behar dela proposatu dute Estatu Batuetako Astronomia Elkartearen 217. batzarrean. Hain zuzen ere, distantzia kosmikoak kalkulatzeko astronomoek erabiltzen dituzten Zefeida izarrak uste baino hurbilago daudela ikusi dute.
NASAren Spitzer espazio-teleskopioaren bidez Delta Cephei izarrean orain arte ezagutzen ez zen gas-nebulosa bat aurkitu zutenean iritsi ziren ondorio horretara. Nebulosek izarrek igortzen duten argiaren zati bat xurgatzen dutenez, berez den baino apalago ikusten da Delta Cephei, eta berez dagoen baino urrutiago dagoela ematen du.
Delta Cephein ez ezik, zefeiden taldeko izar erraldoien % 25ean ere aurkitu dituzte nebulosak, Spitzer teleskopioaren bidez. erreferentzia gisa. Hortaz, haiek oinarri hartuta distantziak kalkulatzeko, lehenik nebulosen efektua zuzentzea proposatu dute zientzialariek.