Urrearen onura nondik datorren ikasi dute

Urrearen onura nondik datorren ikasi dute
2006/05/01 | Elhuyar
(Argazkia: MEC)

Urrea eta beste konposatu metaliko batzuk gaixotasun autoimmuneei --artritis erreumatoidea esaterako-- aurre egiteko erabili izan dira, baina, botika horiek eraginkorrak zirela bazekiten arren, gaur arte ez da jakin zergatik.

Gaixotasun horien aurkako botika berriak topatzeko ikerketa bat egiten ari zirela, ustekabean lortu dute emaitza. MHC II motako proteina batek jokatzen du prozesuko rol nagusia. Proteina hori bakterio eta birusei itsasten zaie, eta babes-sistemako linfozitoei erakusten die nori egin behar dioten eraso. Baina batzuetan proteinak ez du bere lana ongi egiten, eta gorputzeko bertako gairen bat aukeratzen du. Orduan, linfozitoek okerreko gaiei egiten diete eraso, eta gaixotasuna sortzen da. Bada, zenbait konposatu metalikok itsatsita daukan gaia askarazten diote proteinari, eta haren aktibitatea eteten dute. Modu horretara, linfozitoen erasoa ere eten egiten da.

Urrea daukaten drogak aspalditik erabili izan diren arren, askok albo-ondorioak dauzkate. Haien egitekoa zein den hobeto ulertzea garrantzitsua da albo-ondorioak saihestuko dituzten botikak sortze aldera.

1
220
2006
5
021
Farmakologia; Osasuna
Berriak labur
8
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila