Urre nitrurozko geruzak sortzeko metodo merke bat garatu dute fisikari batzuek. Teknika horretan, nitrogeno-atomoen sorta bat isurtzen dute urre-kristalen aurka, eta, ondorioz, urre nitruroa sortzen da.
Material hori urre hutsaren ordezkoa izan liteke zirkuitu elektronikoen hainbat osagai estaltzeko, ordenagailuen eta telefono mugikorren osagai batzuk, besteak beste.
Nitruroak hainbat abantailak ditu: metal-geruza gogortzen du eta material horrekin estalitako osagaien balio-bizitza luzatzen du.