Urrea harri preziatua izateaz gain, argia igortzeko propietate handiak dituen elementua ere bada, eta, gainera, medikuntza, genetika eta kimikan balio handia eduki dezake. Elementu kimiko bat argiztatzean kitzikatu egiten da eta argi fluoreszentea igortzen du. Urrearen bereizitasuna igortzen duen argiaren iraupena eta horretarako bete behar diren baldintzak dira. Igortzen duen argia orain arte behatutakoa baino milioi bat aldiz luzeagoa da, baina horretarako atomoen arteko distantziak 3,5 angstroms-ekoa izan behar du, eta ez dute beste osagaiekin interaktibatuta egon behar.
Medikuntzan bigarren propietate hori dela eta, urre-atomoek igortzen duten argiaren analisia egingo da gaixotasunak detektatzeko.