Urik gabeko Lurra

Tokioko Teknologia Institutuko ikerlari batek esan duenez, milioi bat urte baino lehen Lurra urik gabeko planeta izango da. Onartua dagoen eredu geologiko batek dioenez, ozeano eta lur barneko "urtegi"en arteko etengabeko trukea gertatzen da 200 km-ko sakoneran. Trukea subdukzio-guneetan hasten da, plaka ozeanikoak kontinentalen azpian sartzen diren lekuetan.

Han, presio ikaragarriaren eraginez, itsasoko ura zurgatzen duten mineralak sortzen dira. Mineral horiek lur barnean pilatu eta itsas sumendietatik jaurtikiak izango dira ondoren. Horrela, zurgatutako ura itsasora itzuliko da. Modu horretan beharrezko oreka lortzen da maila geologikoan. Ikertzaile japoniarrak, ordea, oreka hori ez dela benetakoa eta ozeanoetara zurgatutako uraren bostena baino ez dela itzultzen dio. Horren arabera, 750 milioi urte barru ozeanoen maila 600 m jaitsiko da. Baieztapen hori frogatzeke dago oraindik.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila