Land Rover etxeak polizia britainiarrarentzat prestatu duen automobil anfibioa, uretan nahiz lehorrean ibil daiteke. Suhiltzaileentzat, anbulantzia gisa erabiltzeko edo beste larrialdi-zereginetarako balio dezake ibilgailu berezi honek. Errepidetan 112 km/h-ko abiadura lor dezake eta uretan 7 korapilokoa. Automobilaren barnea telefono, ordenadore, ekipamendu mediko, magnetoskopio, eta abarrez hornitzeko aukera dago.