York Unibertsitateko ikertzaile-talde batek uretako uranio-ioiak harrapatzeko gai den polimeroa sintetizatu du. Polimeroa kloroakrilatoz eta etilen glikol dimetakrilatoz osatuta dago eta porotsua da. Hasierako polimeroak uranioa dauka barnean harrapatuta, baina azido nitrikoarekin garbituz uranioa erauz daiteke. Ondoren, erauzitako uranio hori bera uretatik berriz zurgatzeko gai da polimeroa. Polimeroaren poroek uranio-ioiak zurgatzeko tamaina egokia dute eta ioi hori hautatuta zurgatzen dute gainera.
Polimeroa behin baino gehiagotan erabil daiteke, harrapatutako uranioa azido nitrikoa erabiliz erauz baitaiteke. Polimeroak interes handia piztu du erregai nuklearrekin lanean dabiltzan Britainia Handiko ikertzaileengan.