Urakan-etxea

Iparraldeko Kaliforniako Outer Banks-en eraikinek urakanei nola erantzuten dioten jakiteko etxe berezia prestatu dute. Bi oinekoa da eta urakana pasa bitartean paretek jasaten duten presioa, etxearen mugimendu eta bibrazioak, baldintza klimatikoak, etab. neurtzeko tresnez beteta dago. Helburua urakanei aurre egiteko moduko eraikinak nolakoa beharko lukeen jakitea da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila