UPV/EHUk EAEko klimari buruzko ikerketak egingo ditu

UPV/EHUk eta Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herrilan sailak Autonomia Erkidegoko klima eta hidrometeorologiari buruzko lankidetza-hitzarmena sinatu berri dute. Akordioaren arabera, Eusko Jaurlaritzak 72 milioi pezeta emango ditu 14 ikerketa-proiektu burutzeko.

Egitasmoen artean, Euskal Autonomia Erkidegoko meteorologia latzeko gertaeren azterketa eta diagnosia, berotegi-efektuari buruzko ikerketa edo EAEko arroetan uholdeak denbora errealean aurreikusteko eredu hidrologikoaren prestakuntza aipa daitezke.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila