Unibertsoaren azken muturreko kuasarea

Greenwicheko behatokiko astronomoek zeruan objektu misteriotsu eta guztiz argitsua aurkitu dute. BR 1202-07 izenez bataiatu dute eta Lurretik 12.000 milioi argi-urtera dago.

Greenwicheko behatokiko astronomoek zeruan objektu misteriotsu eta guztiz argitsua aurkitu dute. Argitasuna hain da handia, ze gure Eguzkia horren ondoan ipurtargia besterik ez bait da. BR 1202-07 izenez bataiatu dute eta Lurretik 12.000 milioi argi-urtera dago. Eguzkiak baino mila bilioi aldiz argi gehiago igortzen du. Oso urruti dagoen kuasarea da eta bere argiak guganaino heltzeko Unibertsoaren historiaren zati handia zeharkatu behar izan du.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila