Unibertsoak 12 bilioi urte ditu


Maiatzaren bukaeran Hubble teleskopio espazialak Unibertsoaren adina kalkulatu ahal izan zuen: 12 bilioi urte inguru. Teleskopioak Unibertsoko izar urrunak aztertuz Hubble-ren Konstantea kalkulatu ahal izan du. Konstante honek izarrak elkarrengandik duten urruntze-abiadura unibertso osoan berdina dela esan nahi du; hau da, Unibertsoa norabide guztietan abiadura berdinarekin hedatzen dela.

NASA

Konstante hau kalkulatuz eta gure galaxiak beste galaxiekiko duen urruntze-abiadura kalkulatuz, Unibertsoaren adina kalkula daiteke, hau da, Big Bang-aren ondoren Unibertsoak hedatzen eman duen denbora.

Hubble-ren Konstanteak, bestalde, astronomoei Unibertsoaren izaera ulertzen lagunduko die. Gehienen ustez konstantearen balioak Unibertsoa etengabe hedatuko dela frogatzen du. Horrela astrofisikaren bi teoria nagusien arteko leiha konponduko litzateke; Unibertsoa betirako hedatuko dela esaten duena eta grabitazio-indarrari esker berriro Big Crunch izeneko egoerara uzkurtuko dela dioena. Lehenengo teoria hau egia izango balitz, etorkizun urrunean galaxiak elkarrengandik oso urrun egongo lirateke, eta Unibertso osoa gutxinaka zabaltzen eta hozten joango litzateke, izarrak itzaliz eta galaxiak sakabanatuz.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila