Unibertsitateko notak mugikorrean

Azterketen notak mugikorrera edo posta elektronikora bidaltzeko zerbitzua jarri du abian Euskal Herriko Unibertsitateak.

Sanort Información enpresaren eskutik, azterketen notak mugikorrera edo posta elektronikora bidaltzeko zerbitzua jarri du abian Euskal Herriko Unibertsitateak. Infolur du izena sistema berriak eta Unibertsitatearen zerbitzarian instalatutako software berezi batean oinarritzen da.

Programa informatiko horrek egunero arakatzen du zerbitzaria nota berririk dagoen ikusteko, eta, egonez gero, informazioa bidaltzen du Sanort-en zerbitzarira. Hor, informazioa bezeroen datuekin alderatzen da, eta, klabe edo nortasun-agiri bera duen bat aurkitzen badu, automatikoki bidaltzen dio nota. Ezin erosoago.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila