AZTI zentro teknologikoak jakinarazi duenez, itsasoa berotzen den gradu bakoitzeko, berdelak 370 km iparralderago erruten du, eta txitxarroak, berriz, 12 egun inguru aurreratzen du ugalketa.
Ecological Indicators aldizkarian argitaratu dute ikerketa, eta, zehaztu dutenez, 1992tik ipar-ekialdeko Atlantikoko uretan txitxarroaren eta berdelaren arrautzen kanpaina ozeanografikoetan bildutako datuak aztertu dituzte, errute-garaia kritikoa izaten baita beren bizi-zikloan. AZTIren esanean, emaitzak baliagarriak izan daitezke arrantza-kudeaketako estrategiak egokitzeko, eta klima-aldaketaren ondoriozko aldaketak aurreikusteko ereduak hobetzeko.
Elhuyarrek garatutako teknologia