Rochester Unibertsitateko ikertzaile-talde batek sistemaren aldiuneko beharretara egokitzen den txipa sortu du. Horretarako Complexity-Adaptative Processing (CAP) tresna eraiki dute: Tresnak sostwareko pieza batek txipa nola erabiltzen duen kontrolatzeko balio du eta, aldi berean, txipa pieza horrek eskatutakora egokitzen du; hau da, sistemak zer behar duen txipak konfigurazio bat edo bestea hartuko du. Lehenengo probak eta gero ikertzaileek ikusi dute prozesagailuaren etekina handiagotu egiten dela eta energia-kontsumoa, berriz, %50 murrizten dela. Txipak cachŽ deitutako unitateetan gordetzen du asko erabiltzen den informazioa eta, hain zuzen, CAP tresnak programa jakin batek cachŽ horiek nola erabiltzen dituen kontrolatzen du. Horrela, cachŽen tamaina eta abiadura egoki ditzake eta energia eta gordetako informazioa bilatzeko denbora aurrezten da.