Txinpantzea, uste baino hurrago

Txinpantzea, uste baino hurrago
2007/04/01 | Elhuyar
(Argazkia: Minnesotako Zientzia Museoa)

Eboluzioaren zuhaitza da espezieak eboluzioan kokatzeko eta irudikatzeko erarik onena. Baina zuhaitz hori eraikitzen ari dira oraindik. Esate baterako, ez dago garbi txinpantzearen eta gizakiaren adarrak noiz bereizi ziren. Uste zabalduena da duela bost edo zazpi milioi urte banatu zirela; baina, argitaratu berri den ikerketa baten arabera, askoz geroago gertatu zen, duela lau milioi urte inguru, hain zuzen ere.

Ikerketan, material genetikoari erreparatu diote: gizakiaren, txinpantzearen, gorilaren eta orangutanaren genomen gune jakin batzuk alderatu dituzte. Horretarako, Markov-en ezkutuko eredua erabili dute, eta lau espezie horien adarrak noiz banatu ziren kalkulatu dute.

Ikerketaren emaitzaren aurkako iritziak berehala agertu dira. Argudioetako bat da badirela duela lau milioi urteko gizakiaren adarreko fosilak (Kenyako Australopithecus anamensis). Egileek diote, ordea, txinpantzea eta gizakia banatu eta gero ere gurutzatu izan zirela.

1
230
2007
4
003
Eboluzioa; Genetika; Zoologia
Berriak labur
4
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila