Mekaren inguruko lurraldeetan, duela 29 milioi urteko primate baten fosila aurkitu dute. Espezieari Saadanius hijazensis izen zientifikoa eman diote. Fosila garezur baten zatia da, eta, Michigango Unibertsitateko paleontologoen arabera, tximinoen eta hominidoen ezaugarriak ditu; beraz, bi adarren arbaso komuna izan zen. Adituek nabarmendu dute barne-belarriaren hodia duela, eta hori ez dela garai hartako beste primateetan gertatzen. Hala ere, beste ezaugarri batzuk falta ditu, adibidez, katarrinoen sudur-mota, hau da, gizakiok eta tximino askok dugun egitura: bi sudurzulo kartilago batek banatuta.