Bost alemaniarretatik batek gizakia tximinoengandik datorrela ez du sinesten. Katolikoen eta berrogeita bost urte baino zaharragoen artean proportzioak gora egiten du.
Joan den martxoan Iritzi Ikerketarako Allensbach institutuak 1.112 alemaniar elkarrizketatu zituen. Gizakiek eta tximinoek arbaso berak dituztela ea sinesten zuten galdetu zitzaienean hauxe izan zen erantzuna: % 21ek ezetz esan zuen, % 62k baietz eta % 17k ez zekiela.
Hori sinesten ez zutenen proportzioa % 27 zen katolikoen artean eta % 17 protestanteen artean. Adinak ere jarrerari eragiten dio. 45 urte baino zaharragoen artean % 29k ez zuen hori sinesten.
Dena dela egoera hobera doa. 1970ean galdera bera egin zenean, % 40k ez zuen onartu gizakiok eta tximinoek arbaso bera dugunik.