Txerrien sarraskia gelditu nahian

Europako txerri-sukarra agertzearen ondorioz, milaka txerri hil dituzte Alemanian eta Herbehereetan. Zientzilari alemaniar batzuek, ostera, txerto bat garatu dute triskantza hauei amaiera eman ahal izateko. Datorren urtean hasiko omen dira txertoa erabiltzen.

Orain arte txerri-sukarra animaliak hiltzen saihestu omen da. Alemanian zientzilariek txerto berri baten alde egiten eta, itxura denez, datorren urtean hasiko omen dira txertatzen.

Dena den, paradoxa bitxi bat badago albiste honetan. Txerri-sukarraren aurkako txertoa dagoeneko asmatuta dago, baina erabiltzeak zaildu egin ditzake gaixotasuna behin-betiko erauzteko ahaleginak. Txerto zaharrrak, gainera, baditu beste eragozpen batzuk; inokulatutako txerriek eta birusa dutenek antigorputz berdinak sortzen dituzte. Ondorioz, antigorputz-analisiek ezin dituzte bereizi gaixotutako txerriak eta txertatuta daudenak.

Alemaniako ikertzaileek txerto berria asmatu dute birusaren proteina-zati berezi batetik abiatuta. Txertoa proteina horren gene batez egina dago, injektatu ondoren birusarekiko inmunitatea sortarazten delarik. Txerri-sarraskiak geldiarazteko giltza proteina horretan egon daitekeela esan dute zientzilariek.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila