Txerriak gizonduz

Cambrigdeko Unibertsitatean giza organoen transplanteaz kezkaturik daude. Zenbait kasutan irtenbide bakarra bada ere, organo-emaileen urritasunak eta pazienteak organo jakin batetiko izan dezakeen onargarritasun-mailak irtenbide horren erabilpena erabat baldintzatzen dute.

Hori guztia erraz gaindituko litzateke nahi adina organo “ekoiztea” eta eskuratzea posible izango balitz. Txerrien organoez baliatzea orain arte aztertu diren konponbideetako bat da, baina giza gorputzak ez ditu txerrien organo guztiak berdin onartzen. Baldintza horiek kontutan hartuz, transplanteetarako erabil daitezkeen txerriak “gizontzea” otu zaie Cambrigdeko ikerlariei.

Pentsatu eta egin. 200 txerriri giza geneak sartu ostean, transplanteari ekin zitzaion. Manipulatutako organoek manipulatu gabekoek baino errefusatze-maila txikiagoa eragiten zutela iragarri berri dute. Zalantzarik gabe, serioski jorratu beharreko bidea izango da aurrerantzean ere.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.