Txerri-giltzurrun transgenikoak babuinoentzat

Txerrien giltzurrunak transplantatutako babuinoak 30 egun irauten dute bizirik; genetikoki eraldatutako giltzurrunak transplantatutakoek, ordea, 81 egun irautea lortu dute Estatu Batuetan. Izan ere, txerrien zeluletan gizakien eta babuinoen sistema immuneen erantzun gogorra eragiten duen azukre-molekula bat dago (alpha-1, 3 galaktosa) eta txerrien organoak genetikoki eraldatzean azukre hori desagerrarazi dute. Ondorioz, erantzun immunea ezabatu eta gorputzak organoa ez errefusatzea lortu dute.

Babuino-babuino transplanteak oraindik txerri-babuino xenotransplanteak baino eraginkorragoak izan arren, Estatu Batuetako ikertzaileek uste dute lan hau animalien organoak gizakiei transplantatzeko aurrerapauso handia izan daitekeela. Horretarako bidea luzea izan daiteke, ordea, hasi aurretik beste zailtasun batzuk konpondu beharko baitituzte, geroago sortzen diren konplikazioak eta etika-arazoak, adibidez.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila