Txakurrentzako oinetakoak

Frankfurt-ko txakur asko oinetakoak jantzita ibiltzen da hiriko kaleetan. Arrazoia, Alemanian produktu kimikoak egiten dituen lantegirik handiena den Hoechst-ek orain dela bi aste izandako istripuaren eraginez sortutako poluzioa da. Ehun tona konposatu kimiko baino gehiago, Frankfurtko Griesheim auzoko etxe askoren gainera isuri ziren eta lurrean kontrolik gabeko konposatu kimiko poluigarri bat hedatu zen. Konposatu horren izena ortonitroanisola da eta tindaketan erabiltzen da. Antza denez, ihesbidea matxuratutako balbula bat izan zen.

Hoechst-ek dioenez, ez dakite konposatu kimikoen toxikotasuna, epe luzera, zer-nolakoa den. Dena den, egun milioika marko gastatzen ari da eraikuntzak eta zorua garbitzen. Besteak beste, konpainiak hiru mota desberdinetako oinetakoak banatu ditu lur poluituan bizi diren txakurrentzat, hauek zoru poluitutik oinak babes ditzaten.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila