Trizeratopsen fosiletan borroka-seinaleak aurkitu dituzte

Trizeratopsen fosiletan borroka-seinaleak aurkitu dituzte
2009/04/01 | Elhuyar
Fosilizaturiko trizeratops-burezurra, borrokako markak izan daitezkeenekin.
(Argazkia: L. Panzarin (goikoa); J. Norman (behekoa))

Borroka-seinaleak aurkitu dituzte trizeratops dinosauroen burezurretan. Laurehun garezur aztertu ondoren, babeserako moldatu zirela ondorioztatu dute Claremont-eko Raymond M.Alf Paleontologia Museoko zientzialariek.

Dinosauro horren hiru adarren erabileraren inguruan desadostasun handia dago zientzialarien artean. Horregatik, trizeratopsen eta haien arbaso zentrosauroen burezurrak aztertu zituzten aipaturiko museoko Andrew Farke-k eta haren lankideek. Zentrosauroen eta trizeratopsen arteko ezberdintasuna sudurreko adarrean zegoen; trizeratopsek txikia zuten, eta zentrosauroena, berriz, beste bi adarrak baino handiagoa zen. Egindako azterketaren emaitzetan, trizeratopsen burezurrak zentrosauroenak baino hamar aldiz kaltetuagoak agertu ziren.

Farkeren ustez, horrek adierazten du trizeratopsek beren adarrak borrokarako erabiltzen zituztela, eta haien burezurra babeserako moldatu zela. Zentrosauroen adarrak, ordea, osasuna eta ugalkortasuna erakusteko izango zirela uste du. Dena den, funtzio hori bera trizeratopsen adarrek ere izango zutela sinetsita dago ikertzailea.

1
252
2009
4
013
Paleontologia
Berriak labur
8
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila