Leica izeneko enpresa suitzarrak 3 m-ko tripode geodesikoa kokatu du Lurreko gailurrik altuenean. Joan den urtearen bukaeran Benoit Chamoux eta Agostino Da Polenza mendizaleek Everesteko gailurrera igotzea lortu eta tripodea kokatu zuten.
Orain arte dakizkigun datuen arabera tripodearen goi-muturra 8.851 m-ra dago; Everestek 8.848 m neurtzen baititu.
Dena den, tripode honen bidez lortuko diren datuen ondorioz, Everesteko altuera aldatu egin beharko da mapetan; izan ere, Himalaia etengabe hazten ari dela ezaguna baita.