Transistoreak erabili dituzte DNA sekuentziatzeko

Transistoreak erabili dituzte DNA sekuentziatzeko
2006/05/01 | Elhuyar

Japoniako bi ikertzailek DNA sekuentziatzeko modua aurkitu dute transistoreak erabiliz. Sekuentziatze-prozesu horretan, elektrodo batzuei -ate-elektrodo deritze- DNA xerloak lotzen dizkiete. DNA polimerasa eta nukleotidoak dituen zopa batean sartzen dituzte modu horretan eraikitako txipak. Polimerasak negatiboki kargatutako nukleotidoak lotzen dizkio DNA xerloari, eta horrek inpultso elektrikoa eragiten du. Ate-elektrodoak inpultsoa transistore batera garraiatzen du, eta ordenagailuak zuzenean idazten du DNAri dagokion sekuentzia. Metodo horren bidez, DNA sekuentziatzea merkeagoa da, eta abiadura handiagoan egin daiteke.

1
220
2006
5
029
Genetika; Elektronika
Berriak labur
12
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila