Traktore automatikoa

Japoniako nekazaritza-ikerketetarako erakundeak bere kasa lan egiten duen traktore automatikoa garatu du. Laboreak erein, landatu, ongarritu eta nekazaritza-lurretan egin beharreko edozer egiteko gai da bere kasa. Kokapena zehazteko sateliteaz baliatzen da, eta bere bidea sateliteak emandako informazioaren arabera aurkituko du. Ikertzaileek adierazi dutenez, 10 cm-ko okerraren gorabeherarekin, ibil daiteke soroan aurrera eta atzera.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila