Toshiba-ren inprimagilu eramangarria

ExpressWriter 201 da Toshiba-k kaleratu duen inprimagailu eramangarri berriaren izena. Munduan dagoen txikiena bezala aurkeztu dute.

ExpressWriter 201 da Toshiba-k kaleratu duen inprimagailu eramangarri berriaren izena. Munduan dagoen txikiena bezala aurkeztu dute eta ez zaie arrazoirik falta; kilo bat eskas pisatzen eta 303 x 80 x 44 mm neurtzen bait du.

24 puntuko transferentzia termikoaren teknologia erabiltzen du inprimagailu honek; segundoko 63 karaktere inprimatzen ditu eta 180 x 180 puntuko bereizmena eskaintzen du. Modu autonomoan ordubetez funtziona dezake; hots, 60 orri inprimatzeko adina. Beste gailu eramangarri batzuk ez bezala, ExpressWriter-ek paper-mota guztiak onartzen ditu eta edozein posiziotan inprimatzen du; baita bertikalean ere.

Makinaren erabilera sinplea da. Aurrekaldean duen panelean adierazten dira, adierazle argitsu batzuen bidez, ohizko inprimaketa-funtzioak, paperaren tratamendua, zintarena, etab. Centronics interface paraleloaren bidez konektatzen da ordenadorera eta Epson LQ2550 inprimagailua emulatzen du. Courier eta Prestige Elite letra-motak ditu erabilgarri.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila