Torinoko izara aztertzeko zientzilariei deika

IELT elkartea lanean ari da 1988. urtean Torinoko izara santua gordetzeko ahalmena izan dezan eta bitartean zientzilariek datazio-lanak berriro egin ditzaten.

1989. urtean sortutako CIELT elkartea (Torinoko izara aztertzeko nazioarteko zentrua), lanean ari da 1988. urtean Torinoko izara santua gordetzeko ahalmena izan dezan eta bitartean zientzilariek datazio-lanak berriro egin ditzaten. Karbono 14 teknikaz 1998. urtean egindako datazioak izara XIII edo XIV. mendekoa zela erabaki zuen, baina CIELTekoak emaitza horrekin ez daude ados, azken 90 urte honetako ikerketa-lanekin bat ez datorrelako.

Izara santuaren lehen aipamenak XIV. mendekoak dira eta Klemente VII.a aita santuak ere garai hartan egindakotzak jo zuen. Erreforma-garaian ere Calvin-ek Europan hamabost izara santu zeudela zioen, baina hala eta guztiz ere CIELTekoek Torinokoa Jesusen gorpua bildu zuena dela diote.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila