Titan, Saturnoren ilargi handiena, nitrogenozko atmosfera trinko batez estalita dago; argazkian ikusgai dago, Titanen inguruko geruza urdin baten modura. Titanen atzean, Thetis ilargia ikusten da. Orain, Johns Hopkins Unibertsitateko astronomo batzuek proposatu dute nitrogeno hori ilargiaren gainazaleko izotzetik askatu zela asteroideen eta kometen talkaren ondorioz.